09:36

Gaztea

Musika

LCD Soundsystem, Placebo, Caribou, Zahara eta Phoebe Bridgersek irekiko dituzte Bilbao BBK Liven ateak

B. F. | EITB Media

Gaur ekingo dio jaialdiak bere hamabosgarren edizioari. Kobetamendiko zuzeneko ikusgarriez gain, doako kontzertuak izango dira Bilbo erdigunean asteburuan zehar.

  • Placebo

    Placebo. Argazkia: @madsperch

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur hasiko da Bilbao BBK Live jaialdiaren hamabosgarren edizioa Kobetamendin. LCD Soundsystem, Placebo, Caribou, Zahara, Phoebe Bridgers eta Moderat izango dira oholtza nagusietako izarrak, beste hainbat izen handiren artean.

Basoa eta Lasai guneetan, The Blessed Madonna, Gazzi, Cosmo Vitelli eta Xamana Jones artistak ikusteko aukera izango da, besteak beste.

Joan aurretik jakin beharrekoa

Aurtengo edizioko eskumuturrekoa aldean eramatea beharrezkoa izango da kontzertuen esparruan sartzeko, baita autobus berezietara igotzeko ere.

Eskumuturrekoa BBK Aretoan (11:00-15:00), BEC!en (10:00-02:00) eta San Mamesen (10:00-02:00) jaso daiteke.

Behin eskuratuta, jaialdiko zerbitzuak kontsumitu ahal izateko, diruz kargatu behar da eskumuturrekoak daraman txartela. Bada, festibaleko saltokietan ez dute eskudirurik ez txartelik onartuko.

Hortaz, jakiak eta edariak ordaintzeko, beharrezkoa izango da eskumuturrekoa kargatuta izatea. Bilbao BBK Liven webgunean, aplikazioan eta jaialdian bertan kargatu daiteke eskumuturrekoa.

Osteguneko egitaraua

Osteguneko egitaraua

Nola iritsi

Aurten, doako autobus zerbitzu berezia antolatu du Bilbao BBK Livek. Kobetamendira joan zein bertatik bueltatzeko aukera egongo da. Igotzeko autobusak San Mames ingurutik abiatuko dira, EITBren egoitzaren atzealdetik; baita Barakaldoko BEC!etik ere. Autobusera igotzeko, beharrezkoa izango da Bilbao BBK Liveko eskumuturrekoa eta musukoa aldean eramatea.

Ordutegiak: ostegun, ostiral eta larunbatean, 24 orduz; igandean, 00:00etatik 15:00etara.

Bestela, jaialdiko antolakuntzak aurrez erreserbatu daitekeen ordainpeko autobus zerbitzua jarriko du martxan. Aurten egingo dute lehen saiakera, "modu esperimentalean". Bidaiaren kostua 1,50 eurokoa izango da, ostegunetik larunbaterako zerbitzuetarako balioko du (igoerarako soilik) eta jaialdiaren webgunetik erreserbatu beharko da aldez aurretik.

Hainbat zuzeneko, Gaztearen webgunean ikusgai

Gazteak Bilbao BBK Livekin bat egingo du beste urte batez oholtza nagusietako hainbat kontzertu streaming bidez eskainiz. Uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin gertatzen ari dena zuzenean kontatuko dizugu Gaztean.

Kontzertuen seinalea emititzeaz gain, gure esatariak bertan izango dira musikariak elkarrizketatu eta giroaren kronika egiten. Ostegunetik larunbatera, saio berezia egingo dute Kobetamenditik zuzenean 20:30etik 21:30era.

Bilbao BBK Live Bereziak

Jaialdiak iraun bitartean, Bilbo erdialdean zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Merina Gris, Raitx, The Parrots eta Solea Morentek kontzertuak eskainiko dituzte, beste hainbat artistaren artean.

Kontsultatu hemen agertokien eta ordutegien inguruko informazio guztia.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean