Gaztea

Musika

Musikak Kobetamendi hartuko du, bigarren egunez, Stromae, The Killers eta Bomba Estereoren zuzenekoekin

B. F. | EITB Media

Bilbao BBK Livek bigarren eguna du gaurkoa. Bart Placebo, LCD Soundsystem eta Zahararen kontzertuek utzitako ajeari aurre egingo diote jaialdira hurbiltzen direnek, arratsaldetik hasi eta goizaldera arte.

  • Stromae

    Stromae. Argazkia: @lydie.bonhomme

Nazioarteko musika zaleen bilgune bilakatuko da Kobetamendi, Bilbao BBK Liven bigarren egunean.

Besteak beste, Stromae, The Killers, Bomba Estereo, Supergrass, Dorian eta Lori Meyers taldeak igoko dira oholtza gainera, arratsaldeko 17:00ak inguruan hasi eta goizaldera arte luzatuko den festa giro paregabean.

Agertoki nagusietako programazioaz gain, gaurkoan ere, eskaintza zabala izango da Lasai eta Basoa guneetan: ISAbella, Decius, Iro Aka, Jasss, Palms Trax, Carl Craig, Charlotte Bendiks, Dinamarca, Yu Su eta Bufiman.

Bigarren egun honetan, hiru euskal artista ikusiko ditugu Bilbao BBK Liveko oholtzetan: Nøgen (Nagusia, 18:35), Chill Mafia (Txiki, 23:05) eta Verde Prato (Txiki, 18:50). Hiru kontzertu hauek zuzenean emango ditugu Gaztearen webgunean, baita Shego, Lori Meyers, Supergrass eta Dorianenak ere.

Ostiraleko egitaraua

Ostiraleko egitaraua

Bereziak

Kobetamendira igotzerik ez dutenek, musikaz gozatzeko aukera izango dute Bilbo erdigunean. Bada, hirian zehar banatutako hainbat oholtzatan, Merina Gris, The Parrots, La Plazuela eta Los Niños de Jesus bandak doan ikusteko aukera izango da ostiral honetan.