Gaztea

Musika

Bilbao BBK Livek goia joko du gaur, hamabosgarren edizioko azken egunean

B. F. | EITB Media

J Balvin, Pet Shop Boys, Nathy Peluso, M.I.A eta Four Tet dira Bilbao BBK Liveko azken eguneko kartelburuak.

  • Nathy Peluso

    Nathy Peluso. Argazkia: @nathypeluso

Igande goizaldean itzaliko dira Bilbao BBK Liven hamabosgarren edizioko argiak, hiru eguneko ia etenik gabeko jardunaren ostean. J Balvin, Pet Shop Boys, Nathy Peluso, M.I.A eta Four Tet artista entzutetsuak izango dira aurtengo edizioari amaiera borobila emateko arduradunak.

Behartutako bi urteko etenaldiaren ostean, aurreko 48 orduetako nekeari aurre egitea lortzen dutenek Bilbao BBK Liveko hirugarren egunari ekingo diote gaur. Rock, pop eta erritmo urbanoez blaituko da Kobetamendi, datorren urtera arte agurtu aurretik.

Euskal taldeek ere izango dute tokia. 17:40ean, San Miguel agertokian, Ezpalak talde gipuzkoarra zuzenean ikusteko aukera izango da. Eta, hamar minutu lehenago (17:30), Silitia aurtengo Maketa Lehiaketako irabazlea Beefeater oholtzan arituko da, Gazteako lehiaketako sariaz gozatzen.

00:00

Aipatutako azken bi kontzertuak, beste askoren artean, Gaztearen webgunean izango dira ikusgai, zuzenean.

Bereziak

Kobetamendira igotzerik ez dutenek, musikaz gozatzeko aukera izango dute Bilbo erdigunean. Bada, hirian zehar banatutako hainbat oholtzatan, Rosa Pistola, Soleá Morente eta beste hainbat artista doan ikusteko aukera izango da larunbat honetan.

Larunbateko egitaraua

Larunbateko egitaraua