Gaztea

Musika

ZETAK, Dupla, Kristonak, Ibil Bedi, Gatibu, Huntza eta J Martina, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Herrietako jaietako egitarauez gain, Hatortxu Rock jaialdiaren edizio berezia egingo da Atarrabian.

  • J Martina

    J Martina. Argazkia: Ander Sagastiberri

Musikaz blai dator uztaileko azken asteburua. Besteak beste, ZETAK, Kristonak, Ibil Bedi, Gatibu, Huntza, J Martina, Merina Gris eta Kaotiko zuzenean ikusteko aukera izango da.

Ostirala

Atarrabian, Hatortxu Rock jaialdiaren baitan, Des-Kontrol, Gatibu, Zoo, The Baboon Show, ETS eta Huntza ikusteko aukera izango da, beste hainbat artistaren artean.

Andoaingo Etxebarrieta Plazan, Merina Gris, J Martina eta Zigor DZ arituko dira, doan, 21:00etatik aurrera.

Amarako jaietan, ostera, Kristonak talde bizkaitarra eta DJ Bull (22:00).

Foruko jaien programazioaren baitan, McOnak, Dupla eta Urrats taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da, 23:00etatik aurrera, herriko plazan.

Algortako San Inazio jaietan, berriz, elektronika nagusi: Ziztada & Rlantz eta El_Txef_A. 23:00etatik aurrera, doan, San Nikolas Plazan. Gainera, 22:00etan, Umami Gaztea Cover lehiaketako irabazleek joko dute Gazte Txosnan.

Larunbata

Hatortxu Rockeko bigarren egunean, Non Servium, Rotten XIII, Ibil Bedi, Lukiek, Zelanda eta ZETAKen txanda izango da.

Bestela, Lemoako Elizondo Plazan, McOnak, Kaotiko eta DJs Burruntzalik joko dute, 22:00etatik aurrera.

Foruko festen bigarren egunean, 23:00etan: Sua, Etxekalte eta Altxa Porru.

Azkenik, Zubietako plazan Skasti eta Gozategi taldeek joko dute, 00:00etan.