Gaztea

Musika

Tremenda Jauria, Willis Drummond, J Martina eta Gatibu asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Herrietako jaietako egitarauez gain, Larrabetzuko Gazte Eguna eta Biarritzeko FestiLasai jaialdiak izango dira asteburuan.

  • Nhil

    Nhil. Argazkia: Facebook

Musikaz beteta dator uztaileko azken asteburua. Besteak beste, Tremenda Jauria, Willis Drummond, Gatibu, J Martina, Tatxers eta Nhil zuzenean ikusteko aukera izango da.

Ostirala

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan, Nhil taldeak 22:00etan joko du txosnagunean. Gero, Tremenda Jauria taldeak hartuko dio lekukoa.

Biarritzeko FestiLasai jaialdian, Gezi, Ko Shin Moon, Sega Sound Killers eta Willis Drummondek astinduko dute oholtza. Aurresalmenta bukatu den arren, atean erosi ahalko dira txartelak.

Larunbata

Lizarrako jaietan, Katez, Irkaia, Raimundo el Canastero eta DJ Kaidara zuzenean ikusteko aukera izango da txosnagunean 23:00etatik aurrera.

Ezpeletako festetan, Xutikek, Gatibuk eta Trikiziok joko dute 22:30etik aurrera.

Larrabetzun, Gazte Eguna izango da larunbatean. Plazan, The Lio, Crim, J Martina eta Xiberoots izango dira ikusgai. Gaztetxean, ostera, elektronika doinuak: Little Martin Selektah, Malakias eta Maixa eta DJ Reimy.

Igandea

Gasteizko jaietako txosnetan, Tatxers talde nafarrak kontzertua eskainiko du 22:00etan.