Gaztea

Musika

Huntza, Mueveloreina, Kerobia eta Chill Mafia asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Donostiako Aste Nagusia eta Zarautzeko Azken Portuko jaiak izango dira aste bukaera honetan.

  • Kerobia

    Kerobia

Musikaz beteta dator abuztuko bigarren asteburua. Besteak beste, Huntza, Mueveloreina, Kerobia, Chill Mafia, IZARO eta La M.O.D.A ikusteko aukera izango da. Astelehena jai eguna izanda, herrietako festetan kontzertuak programatu dituzte igande gauean.

Larunbata

IZARO artista mallabiarra izango da Donostiako Aste Nagusiko lehen eguna musikatzeko arduraduna. Sagueseko oholtzan joko du 23:45etik aurrera.

Zarautzeko Azken Portuko jaietan, Señora Tomasa (23:15) eta Mueveloreina (01:15) zuzenean ikusteko aukera izango da.

Igandea

Donostiako festetan, La M.O.D.A. burgostar taldeak Sagueseko oholtzan joko du, 23:45etik aurrera. Bestela, Donostiako Piraten La Flamenka (portua) gunean, Physis vs Nomos eta Kerobia taldeek eskainiko dute zuzenekoa, 21:30etik aurrera.

Amurrioko jaietan, La Furia eta Chill Mafia arituko dira plazan 23:00etatik aurrera.

Azkenik, Portugaleteko festetan, Huntza zuzenean ikusteko aukera izango da; 23:55ean hasiko da kontzertua, Canilla pasealekuan.