Gaztea

Jaialdiak

Lukiek, Queralt Lahoz, Lie Detectors, Hofe X 4:40 eta Juicy Bae, abuztuaren 28an, Glad is the Day #6 jaialdian

B. F. | EITB Media

Bi urteko etenaldiaren atzetik, Cristina Enea parkea musikaz beteko da berriz, Donostia Kulturak antolatutako jaialdiaren seigarren edizioan.

  • Glad is the Day #6en kartela

    Glad is the Day #6en kartela

Hamasei bandaz osatutako kartela prestatu dute abuztuaren 28rako Glad is the Day #6 jaialdiko antolatzaileek. Donostiako Maria Cristina parkeko gertoki nagusian, Goxua'N Salsa, Lukiek, Queralt Lahoz, Adiós Amores, Lie Detectors, 33EWE, Lurrin eta Teko Maisin izango dira ikusgai.

Bestela, Hondamen Sonikoa oholtzan, musika urbanoa protagonista: Ben Yart, Hofe x 4:40, Topanga Kiddo, La Mia Mari, Juicy Bae, Umami, Ttrraaccaa eta MBODJ & Baba Sy.

11:30ean ekingo diote eguneko ordutegiari, eta 20:30ean amaitu. Kaleko agertokiez gaindi, festa jarraitu nahi duenak, Le Bukowski eta Dabadaba aretoetan arituko diren DJez gozatzeko aukera izango du.

Musika eskaintzaz harago, piknikak, 50 postutik gorako azoka eta haurrentzako jarduerak izango dira Cristina Enea lorategiaren bueltan. Ekintza guztiak doakoak izango dira.