Gaztea
Durangoko Azoka
B. F. | EITB Media
Urtero legez, euskal sortzaileen guneak ateak irekiko ditu 57. aldiz, abenduaren 7tik 11ra.
Bulego eta Maren, Ahotsenean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Dagoeneko ireki da 57. Durangoko Azokako Ahotsenean izena emateko epea.
Euskal sortzaileen guneak 2022ak emandakoak bilduko ditu literaturaren zein musikaren alorrean, abenduaren 7tik 11ra bitartean.
Sortzaile horien obrari ikusgarritasuna eman nahi dieten idazle eta musikariek orain izango dute aurtengo Durangoko Azokan izena emateko aukera, Ahotsenearen webgunean.
Hiru izen-emate zabaldu dira: partaideek erakusmahaiak alokatzeko, kultur sortzaileek egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek ikasleek goizeko tailerretan parte hartzeko.
Durangoko Azokaren webgunean plazaratu dituzte aurtengo Ahotseneako liburu eta disko aurkezpenen ordutegiak.
Liburuen aurkezpenak
Abenduak 7: 18:00-20:30
Abenduaren 8tik 11ra: 10:30-14:30 / 16:00-20:00
Diskoen aurkezpenak
Abenduak 7: 14:30-22:00
Abenduaren 8tik 11ra: 11:00-22:00
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.