17:36

Gaztea

Jaialdiak

Lola Indigo, Nil Moliner, Melendi, Nøgen, Bulego eta Idoia, irailaren 16tik 17ra, Donostia Festibalean

B. F. | EITB Media

Donostiako Hipodromoan egingo da jaialdia. Sarrerak salgai daude, 30 eta 45 euro bitarteko prezioan.

  • Lola Indigo

    Lola Indigo. Argazkia: @lolaindigo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irailaren 16an eta 17an izango da aurtengo Donostia Festibala, Hipodromoan, jaialdiaren ohiko formatura bueltatuta. Bertan, Lola Indigo, Nil Moliner, Melendi, Nøgen, Idoia eta beste hainbat artisten zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da.

Aipatutako izenez gain, espainiar Estatuko zein Euskal Herriko beste hainbat musikari ere bertan izango dira, adin eta estilo guztietako publikoa dantzan jartzeko prest. Arnau Griso, Marlon, Bengo, Andrea Santiago, Julen, Stay Homas, Sofía Ellar, Marlena, Veintiuno eta Intza, hain zuzen ere.

Sarrerak Donostia Festibalaren webgunean eskuratu daitezke. Eguneko bonuak 30 euroko prezioa du eta asteburu osokoak, ostera, 45 eurokoa.

Donostia Festibalaren kartela

Donostia Festibalaren kartela

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean