Gaztea

Agenda

Ibil Bedi, Skakeitan, ZETAK, Viva Belgrado, Huntza eta La La Love You, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Hondarribia, Elorrio eta Galdakaoko jaiak izango dira asteburu honetan. Gainera, BBK Udazken Soinuak musika zikloa hasiko da Bilboko Sala BBK aretoan.

  • Ibil Bedi

    Ibil Bedi

Musikaz lepo dator iraileko bigarren asteburua. Besteak beste, Ibil Bedi, Skakeitan, ZETAK, Viva Belgrado, Huntza eta La La Love You taldeen zuzenekoak ikusteko aukera izango da Euskal Herrian.

Ostirala

Elorrioko Ferixa Nausikoak jaietan, Ibil Bedi eta Su Ta Gar arituko dira oholtza gainean. Herriko plazan da hitzordua 22:30etik aurrera.

Hondarribiko festetan, Chill Mafia, Señora eta Tronis ikusteko aukera izango da 22:00etatik aurrera Bentan.

Ugaon, ostera, Huntza gipuzkoarrek eskainiko dute zuzenekoa 23:00etan.

BBK Udazken Soinuak zikloak asteburu honetan irekiko ditu ateak, Niña Polaca eta Venturi taldeen kontzertuekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude Sala BBK aretoaren webgunean, 15 euroan.

Galdakaoko Andra Marietan, Skakeitan eta Semejantes taldeen zuzenekoak egongo dira Ardanza Lehendakariaren parkean (22:30).

2:45

Larunbata

BBK Udazken Soinuak zikloarekin jarraituta, La La Love Youk pop doinuz blaituko du Bilbo 20:30etik aurrera. Sarrerak, salgai, 18 euroren truke.

Oñatiko Atzeko Kaleko jaietan, Los Zopilotes Txirriaos nafarrak arituko dira 00:00etan.

Hondarribin, ostera, ETS eta Kulto Kultibo doan ikusteko aukera egongo da. Kontzertuak Bentan izango dira, 00:00etatik aurrera.

Gainera, Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean, Viva Belgrado kordobarrek joko dute, Bananas talde euskaldunarekin lagunduta (22:00). 15 euro balio du sarrerak, eta hemen eskuratu daitezke.

Bukatzeko, Galdakaoko Ardanza Lehendakariaren parkean, ZETAK eta Koiu taldeek emango dute zuzenekoa 22:30ean.