09:32

Gaztea

Musika

Donostia Festibalaren 11. edizioa: Lola Indigoren ikuskizuna eta Melendiren klasikoak

B. F. | EITB Media

Musika jaialdiak Lasarteko Hipodromoa hartu du asteburu honetan, hamasei taldez osatutako kartelarekin.

  • Lola Indigo

    Lola Indigo. Argazkia: @donostiafestibala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostia Festibalak Gipuzkoako hiriburua pop doinuz jantzi du asteburu honetan, musika jaialdiaren hamaikagarren edizioan. Lasarteko Hipodromoan ospatutako festaren apustu nagusiek ez dute kale egin eta Lola Indigo, Melendi, Bulego eta Nil Molinerrek aurreikusi zitekeen erakustaldia eskaini dute.

Ostiralean, Lola Indigo eta Nil Molinerren zuzenekoak bereziki azpimarragarriak izan ziren. Lehenengoak dantza ikuskizun paregabea eskaini zuen, Animal eta Discoteka hit berrien aurkezpenean txalo eta algara zaparrada jasota.

Bestela, Arnau Griso bikoteak taldearen desegitea iragarri zuen oholtza gainean, Donostia Festibalekoa musika jaialdi baten emango zuten azken kontzertua zela esanez.

Larunbatean, Bulego eta Melendi izan ziren gaueko izarrak. Asturiar musikariak 'Likes y cicatrices' izeneko diskoa aurkeztu zuen Hipodromoan. Hala ere, nostalgia gosea asetzeko moduko kontzertua izan zen Melendirena, bere ibilbideko hit zaharrenek paper garrantzitsua izan baitzuten.

Bulego gipuzkoarrek jarri zioten gauari zilarrezko krispeta, Donostia Festibalera gerturatu zen publikoa dantzan eta abesten jarrita.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean