Gaztea
Elkarrizketa
B. F. | EITB Media
Irailaren 22an estreinatu da “Abuela Maitea”, ETSko Iñigo Etxezarretak amonari eskainitako abestia. Taldearen disko berriko lehen aurrerapena izango da. Publikatu aurretik, Iñigo Etxezarretak kantaren sorkuntza prozesua izan du hizpide.
Bideoak (1)
Iñigo Etxezarretak Gaztearekin elkarlanean egindako "Zurekin Batera" dokumentalean ezagutu genuen Isidra, pandemiak eragindako itxialdi betean. Bilobarekin hizketan, eta, arren, elizatik ezkontzeko eskatzen.
Bi urtetik gora igaro diren honetan, ETS taldeak Abuela Maitea izeneko abestia plazaratuko du, Iñigo Etxezarretaren sendiaren omenez.
Isidra energia galtzen hasi zenean, "bere bizitzako azken etapan zegoela" ohartu zen ETSko abeslaria. "Egun batetik bestera" sentitu zuen amonari omenaldi bat egiteko grina, "errebelazio moduko" baten baitan.
Maite ditugun horiek zaintzeko ariketan, "gauzak aurrez aurre esan eta denbora aprobetxatzearen" aldekoa da Etxezarreta. Eta hala egin zuen Isidrarekin.
"Nire amonaren azken hilabeteak ez ziren oso errazak izan, baina oraindik ezagutzen ninduen eta hitz egiteko gai zen. Abestiaren bi bertsio idatzi nituen; euskarazkoa, originala, eta gaztelaniazkoa, berari kantatzeko. Bisitan joan nintzen egun batean gitarra hartu eta abestia kantatu nion. 'Oso polita' hitzak soilik esateko gai izan zen, baina momentua ez dut inoiz ahaztuko. Gainera nire ama ondoan zegoen eta grabatu egin zuen", azaldu du artistak.
Iñigo Etxezarretak argi dauka amonarekin zuen maitasun istorioa kantatzeko modukoa zela, hitzekin definitu behako balu, "berezia" eta "magikoa" izan baita. "Bizitza erdia elkarrekin pasa dugu, izan ere, nire gurasoen etxean bazkaltzen zuen, eta egunero berarekin egoten nintzen. Haurtzaroan eta gaztaroan ere, ikastolara eraman nau, zaindu nau, hezi nau, elkarrekin siestak bota ditugu… bigarren ama bat bezala izan da", esan du Etxezarretak.
Aste gutxi batzuetan melodia sortu, hitzak idatzi eta Abuela Maitea boleroa 98 urteko amonari kantatzeko aukera izan zuen musikariak. ETSren disko berriko lehen singlea izango da, eta bideoklip batek lagunduta etorriko da.
Artistak azaldu bezala, klipa grabatzeko amoren jaioterrira joan zen, Antezana de Foronadara: "Jaiotetxearen sarreran agertuko naiz kanta jotzen. Irudi horiek eta berarekin pasatutako benetako irudiak tartekatuko dira eta uste dut emaitza ederra lortu dugula".
Ostegun arratsalde honetan entzungo dugu Abuela Maitea, Gaztaren webgunean, Spotifyn eta YouTuben.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.