Gaztea
Jaialdiak
B. F. | EITB Media
BIME jaialdiaren hamargarren urteurrena ospatzeko, festibalaren berrantolaketa egin dute. Hala, urriaren 26tik 29ra bitarte, Bilboko hainbat agertokitan eskainiko dituzte kontzertuak.
Hofe. Argazkia: Arriguri
Urriaren 26tik 29ra izango da BIME jaialdia, Bilbon. Mondo Sonoro aldizkariak aurreratu duenez, formatu berezian dator aurtengoa, festibalaren hamargarren urtemuga ospatzeko: lau eguneko musika programazioa, hirian zehar banatutako agertokietan.
Ikusiko ditugun taldeen artean egongo dira Bengo, Euskoprincess, Merina Gris, Hofe x 4:40, Idoia, Skakeitan, Ben Yart eta MICE euskaldunak. Bestela, 31FAM, Judeline, Queralt Lahoz, Shego, La Élite, Muerdo, Rosario La Tremendita, Samuraï eta espainiar Estatuan sona duten beste hainbat artista.
BIMEk sare sozialetan zabaldu duenez, hauexek izango dira aurtengo edizioaren nondik norakoak: "Nazioko eta nazioarteko 65 artista baino gehiago, aire zabaleko areto eta agertoki nagusiak zeharkatuko dituztenak, etorkizuneko talentuak eta unean uneko proposamen abangoardistenak ezagutzeko."
Kontzertuen ordutegiak zehazteko dauden arren, kontzertu guztiak doakoak izango direla iragarri du BIMEk.
BIME PRO
Aipatutako kontzertuez gain, Bilbok BIME PRO musikaren arloko profesionalei zuzendutako zikloa hartuko du. Euskalduna Jauregian izango da, aurretik aipatutako datan, eta 4.500 profesional inguru bilduko dira bertan.
Masterclassak, hitzaldiak, tailerrak eta hainbat herrialdetatik etorritako profesionalen arteko topaketak izango dira nagusi.
BIME Liven kartela
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.