10:24

Gaztea

Jaiak

Maritxu Kajoirako gomendioak: 'outfit' gida eta galdu ezin dituzun uneak

B. F. | EITB Media

Gaur ospatuko dute Arrasateko jairik sonatuenetarikoa. Dotore jantzitako herritarrak mirariaren zain izango dira herriko plazan.

  • Maritxu Kajoi

    Maritxu Kajoi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Maritxu Kajoi jaiak Arrasate hartuko du gaur, pandemiaren kontrako neurri murriztailerik gabe. Bertakoek zein kanpotarrek gogoz hartu dute aurtengo festarako deia, armairuko jantzi lirainenei hautsa kenduta.

Jaia behar bezala gozatu eta protokoloa betetze aldera, erredakzioan hainbat arrasatearren gomendioak bildu ditugu, egun handi honetan egin daitezkeen eta egin ezin daitezkeen gauzen zerrenda osatzeko.

Trajea, zapatekin

Dresscode edo janzkera kodea da Maritxu Kajoiko punturik polemikoena. Soineko eta traje beltzak izaten dira nagusi, baina osagarriekin kale egiten dute askok.

Zein izaten da akatsik arruntena? Soineko edo trajea zapatilekin eramatea. Dotore jantziko bagara, egin dezagun goitik behera eta jantzi ditzagun zapatak.

Zapatekin ez ezik, gorbata eta gerrikoekin ere nahasmena egoten da. Gure iturriek azaldu digutenez, ohikoa da trajea pintxo eta narruzko gerrikoarekin konbinatzea. Oraindik garaiz zaude zure looka hobetzeko: eskatu aitari, amari, izebari edo anaiari bere ezkontzako gerriko liraina.

1:23

'Eskapulaixoa', galdu ezineko musta

Maritxu Kajoi txikiteroen festa bezala sortu zen arren, ezin dugu ahaztu jaiak Errosarioko Ama Birjina omentzen duela. Horregatik, fededuna zein sinesgabea izanda ere, birjinaren eskapularioa kolkoan eramatea must bat da. Arrasatearrek harro eroaten dute Maritxu Kajoiren estanpa, egunean zehar, soinean, eta urte osoan, kotxeko ispiluan eskegita.

Gogoratu urtero bertsio berri bat ateratzen dutela. Beraz, ahal dela, lortu 2022koa.

Mirari bat behar duzu?

Arrasatearrak zein Maritxu Kajoira gerturatzen diren bisitariak herriko plazan biltzen dira iluntzean, Ama Birjinaren mirariaren zain.

Bertakoek kontatzen dutenez, ura beharrean, ardoa atera izan da inoiz plazako iturritik, Maritxu Kajoi egunez. Beraz, ez galdu esperantza, eta, aurtengo miraria zuk zeuk zuzenean bizi nahi baduzu, gerturatu Arrasatera.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean