Gaztea

Jaialdiak

Soziedad Alkoholika, Brigade Loco, Bulego, Nøgen, Merina Gris eta Tremenda Jauria, Hatortxu Rocken kartelean

B. F. | EITB Media

Abenduaren 17an izango da hitzordua Atarrabian. Guztira, 17 taldek beteko dute 27. edizioko programazioa.

  • Hartortxu Rocken kartela

    Hartortxu Rocken kartela. Argazkia: Hatortxu Rock

Abenduaren 17an izango da 2022ko Hatortxu Rock jaialdiaren neguko edizioa, Atarrabian. Besteak beste, Soziedad Alkoholika, Brigade Loco, Bulego, Nøgen, Merina Gris eta Tremenda Jauria bandak ikusiko ditugu taula gainena.

Hogeita zazpigarrenez, "dispertsioak suposatu duen odol hustutze horren" aurkako aldarria egingo dute festibaleko antolatzaileek eta bertara gerturatzen direnek, "Gertu ditugu. Gertu gaude" lelopean.

Aipatutako taldeez gain, honako hauek izango dira ikusgai: La Furia, Mafalda, El Trono de Judas, Angelus Apatrida, Skakeitan, Segismundo Toxicomano, Odolkiak Ordainetan, Afu, Odei Barroso, DJ Plan B eta Raimundo el Canastero.

Elkartasun jaialdia arratsaldeko 16:00etan abiatu, eta goizaldera arte luzatuko da. Sarrerak salgai daude 25 euroren (+1,80€ kudeaketa gastuengatik) truke, hemen.