Gaztea

Internet

Sareetan ikusia: Kai Nakairen interbentzioa eta Zuriñe Hidalgoren urtebetetze opari ederra

B. F. | EITB Media

Bi musikariak albiste izan dira egunotan. Kai Nakairi ebakuntza egin diote, sudurrean zuen arazo bat konpontzeko. Gainera, Zuriñe Hidalgok bere 31. urtebetetzea aukeratu du aspalditik buruan zuen nahia gauzatzeko.

  • Kai Nakai eta Zuriñe Hidalgo

    Kai Nakai eta Zuriñe Hidalgo

Kai Nakai gasteiztar artistak septoplastia izeneko ebakuntza egin du asteon, sudur-trenkadan zuen arazo bat konpondu eta hobeto arnastu ahal izateko.

Ebakuntza bukatuta, onik dagoela jakin dugu, sare sozialetan egunez eguneko kronika egiten ari baita. Errekuperazioa nahiko ondo eramaten ari dela kontatu digu, gaizki sentitzen den arren, umorerik ez baitzaio falta.

Bestalde, Zuriñe Hidalgo musikariak keinu polit batekin harritu gaitu. Bere 31. urtebetetzearen aitzakian, ilea moztu eta behar duen norbaiti ematea erabaki du.

"Ondo ezagutzen nauzuenok badakizue maite dudala ile luzea, nire identitate zeinu bat dela… eta bai, kostatu zait, baina hemen dena da aldakorra, aldaketak beti dira onerako, eta gainera, mota hauetako ekintzekin beste batzuk laguntzeko aukera dugu, beraz… ongi etorri melenita!!", irakurri dugu bere Instagram profilean.