Gaztea

Musika

Bi euskal talde, Eurovisionera joateko lehian?

B. F. | EITB Media

TVEk aurreratu duenez, gaur gauean jakingo dugu zein talde lehiatuko diren aurtengo Benidorm Festen. Artisten zerrendaren berri emateko, saio berezi bat iragarri dute: 10 minutuko tartean, aurtengo 16 hautatuak ezagutuko ditugu.

  • Benidorm Festen kartela

    Benidorm Festen kartela

Gaur gauean jakingo dugu zein talde lehiatuko den aurtengo Benidorm Festen, TVEk ezustekoan argitaratu berri duen albistearen arabera. 22:05etik aurrera, 'Benidorm Fest: Los elegidos' izeneko saioan, aurtengo 16 hautatuak ezagutuko ditugu.

Iaz legez, Benidorm Fest jaialdia irabazten duen artistak espainiar Estatua ordezkatuko du 2023ko Eurovision jaialdian. Benidormen lehiatuko direnen izenak oraindik ezezagunak diren arren, eurovision-spain.com webgunean gustuko artisten aldeko botoa emateko aukera egon da. Bozkatuenak kontuan izanda, barne epaimahai batek 12 artistako aurreaukeraketa bat egin du.

Zerrenda horretan, Bulego eta Neomak euskal taldeak topatu ditugu, beste hainbat artista ezagunen artean. Lehenengoek zerrendako zortzigarren postua eskuratu dute, "Bagoaz" abestiarekin. Ostera, Neomaken "Ilargi berriak" kanta hamabigarren postuan dago.

Bestela, horrela gelditu da sailkapena:

1. Maria Jose Llergo: "Te espera el mar"

2. Ana Mena: "Las 12"

3. Guitarricadelafunte: "Quién encendió la luz"

4. La Casa Azul: "No hay futuro"

5. Maria Pelae: "Si te vas"

6. Lola Indigo: "An1mal"

7. Megara: "Hocus pocus"

8. Bulego: "Bagoaz"

9. Julieta: "A les fosques"

10. Ptazeta: "BZRP Music Sessions #45"

11. Hydn: "Drowning Fire"

12. Neomak: "Ilargi berriak"

Zaleen zerrenda hau ofiziala ez den arren, gaur gauean jakingo dugu eurofanak eta Benidorm Festeko antolakuntza bat datozen.