Gaztea

Agenda

Iseo & Dodosound, Lagrimas de Sangre, J Martina, Neomak eta Grises, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Herrietako jaiak bukatzen ari diren honetan, areto eta jaialdietako programazioak ez du etenik.

  • J Martina

    J Martina. 'Ez daukat ezer' abestiaren bideoklipeko irudia

Musikaz blai dator azaroko lehen asteburua. Besteak beste, Iseo & Dodosound, Lagrimas de Sangre, J Martina, Neomak eta Grises ikusteko aukera izango dugu.

Ostirala

Bilboko Kafe Antzokian, Parabellum talde ezagunak joko du. 22:00etan hasiko da zuzenekoa, baina ez dago tiketik erosteko aukerarik, denak aurresalmentan agortu baitira.

Atarrabiako Totem aretoan, ostera, Lagrimas de Sangre rap banda kataluniarrak zuzenekoa eskainiko du. Sarrerak salgai daude, 15 euroan, hemen.

Larunbata

Zornotzan, Luis Urrengoetxea kaleko jaiak ospatuko dituzte. Eguneko programazioaz gain, 21:30etik aurrera zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, Kaos Etiliko eta Reincidentesen kontzertuekin.

Bilboko Santana 27 aretoan, Iseo & Dodosound nafar bikoteak bere clubetako birari ekingo dio. Tiketak nahiko arin saldu diren arren, oraindik baten bat gelditzen da, hemen.

Donostiara jauzi eginez, Kutixiak izeneko jaialdia egingo da Intxaurrondo Kultur Elkartean. Bertan izango dira Muare, Gilda, Neu Troia, Lumi, Mihiae, Joseba B. Lenoir Gang. Sarrerak 10 euro balio du aurrez erosita, eta 15, bertan eskuratuz gero.

Eta ez da Gipuzkoan asteburuan egongo den musika festibal bakarra. Izan ere, Zestoan, Gure Bazterrak jaialdiaren bosgarren edizioari irekiko dizkiote ateak. 15 euroren truke, J Martina, Neomak, Merina Gris eta Grises ikusteko aukera izango da.