Gaztea

Musika

Chill Mafiak bere lehen aroa itxiko du agur bira berezi batekin

B. F. | EITB Media

Iruindarrek bira amaiera iragarri dute gaur. Espainiar Estatuako hainbat hiritan, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Portugaleten eta Donostian agurtuko dute publikoa.

  • Chill Mafia

    Chill Mafia. Argazkia: @chillmafiarecords

Chill Mafiak bira amaiera iragarri du, espainiar Estatuan eta Euskal Herrian eskainiko dituen kontzertuen zerrenda kaleratuta. Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Portugaleten eta Donostian izango da kolektiboa, azaroan hasi eta urtarrilean bukatuta.

Gurean egingo dituztenen artean, bi data berezi: urtarrilaren 27a eta 28a, Donostiako Dabadaban. Horiek izango dira birako azkenak, eta ez da ausazko erabakia izan. Bada, bertan eman zuten Chill Mafiako kideek euren lehen zuzenekoa.

Euskal Herriko datak

Azaroak 19: Portugaleteko EZK Festen

Abenduak 17: Bilboko Santana 27 aretoan, MDA & ambeats, Hofe x 4:40, Euskoprincess, La Joyería eta Dellachaouenekin.

Abenduak 25: Iruñeko Santaspascuas festibalean, Joseba Tapiarekin.

Urtarrilak 6: Gasteizko Jimmy Jazzen.

Urtarrilak 27 eta 28: Donostiako Dabadaban.