Gaztea

LEHENENGO ENTZUNALDIA

ETSk hainbat musika estiloz osatutako diskoa aurkeztu du esklusiban, Gaztearen eskutik

EITB MEDIA

Taldeko abeslaria den Iñigok diskoaren aurkezpen intimoa eskaini zuen astearte arratsaldean EITBren Bilboko egoitzan.

En Tol Sarmiento taldeak disko berria aurkeztu zuen atzo EITBren Bilboko egoitzan, Gaztearen eskutik. Taldeko abeslaria den Iñigok aurkezpen intimo bat eskaini zuen, abesti berrien nondik norakoen azalpenarekin batera.

Bertara gerturatutako ikus-entzuleek diskoa osatzen duten abestiak lehenengo aldiz entzuteko aukera izan zuten, horien xehetasunak eta barne kontuak ezagututa.

Abesti berriak azaltzeaz gain, Iñigok bi kantu abestu zituen gitarrarekin batera: "Abuela Maitea" bere azken singlea, eta "Zurekin Batera" taldearen abesti mitikoa. Horiek biak diskoaren parte izango dira, "Sumendiak" kantuarekin batera. Beste kantuak, ostera, berriak dira.

Guretzat deituriko diskoa taldearen eraldaketa prozesu baten emaitza da, eta, euren hitzetan, orain arte egindako diskorik ausartena. Hainbat musika estilo uztartzen ditu, hala nola rumba, reggaetoia eta reggaea.

Disko berriaren azala.

Disko berriaren azala.

Diskoaren aurrerapen kantua, "Guretzat" izenburua duena ere, ostegunean kaleratuko da, eta diskoa, egun batzuk geroago.

Aurkezpenaren harira, atzoko "GU" saioa EITBren Bilboko egoitzatik izan zen, zuzenean.

Arratsaldeko saiora ere gerturatu zen Iñigo, Gazteako entzuleei diskoaren inguruko aurrerapen txiki batzuk eskainita.