14:58

Gaztea

ESTREINALDIA

Zea Maysek azken bi urteetako abestiak batzen dituen “Adore, Kemena, Kuraia” diskoa aurkeztu du

EITB MEDIA

Halaber, taldeak nazioarteko bira iragarri du. Sarrerak eskuragarri izango dira igandeko 12:00etatik aurrera.

  • Zea Mays.

    Zea Mays.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zea Mays talde bilbotarrak Adore, Kemena, Kuraia diskoa aurkeztu du gaur. Lanak 10 kantu biltzen ditu; taldearen azken bi urteetako abestiez eta inoiz entzun ez diren beste lau kantuz osatuta.

Era berean, diskoaren aurkezpen bira aurkeztu dute, eta sarrerak igandean bertan lortu ahal izango dira 12:00etatik aurrera.

Birak, euskal hiriak bisitatzeaz gain, espainiar Estatura eta nazioartera ere egingo du salto. Emanaldiak Miarritzen hasiko dira, eta segidan, Madrilera bidaiatuko dute, nazioartera heldu arte. Kontzertuak eskainiko ditu Zurichen, Frankfurten eta Berlinen.

Ondoren, etxera bueltatuko dira, eta Donostian, Bilbon eta Gasteizen, euren musikaz gozatzeko aukera izango dugu.

Diskoren parte da "Corazón de Tango" taldearen azken singlea.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean