09:14

Gaztea

ZERRENDA

Zea Maysen “Corazón de tango”, lider aste honetako Top Gaztea zerrendan

EITB MEDIA

Willis Drummonden "Gauzak", Gatiburen "Ezin disimulatu" eta Oliver Tree eta Robin Schulzen "Miss You" kantuak sartu dira aste honetako zerrendan.

  • ''Corazón de tango'' kantuaren bideoklipa.

    "Corazón de tango" kantuaren bideoklipa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zea Maysen "Corazón de tango" kantuaren bertsioak lidergoa lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendan. Ondorioz, Taylor Swiften "Anti-hero" bigarren postura jaitsi da. Hirugarren postura, "Unholy" kantua igo da, Sam Smith eta Kim Petrasen arteko kolaborazioa.

Asteko igoerarik handiena Maneskin talde italiarraren "The loneliest" kantua izan da; 28. postutik 17.era igaro da.

Halaber, zerrendan hiru abesti sartu dira: Willis Drummonden "Gauzak", Gatiburen "Ezin disimulatu" eta Oliver Tree eta Robin Schulzen "Miss You".

Bestalde, J Martina eta Ibil Bediren "Ez daukat ezer" kolaborazioa, Rosaliaren "Despechá" eta Bulegoren "Suzko erroberak" zerrendatik atera dira.

Hurrengo asterako proposamenei dagokienez, J Martinaren "Amore" eta Meghan Trainorren "Made You Look" dira zerrendan sartzeko hautagaiak.

Horrela geratu dira zerrendaren lehenengo 10 postuak:

1.- ZEA MAYS: "Corazón de tango"

2.- TAYLOR SWIFT: "Anti-hero"

3.- SAM SMITH ETA KIM PETRAS: "Unholy"

4.- HARRY STYLES: "Late night talking"

5.- ETS: "Abuela maitea"

6.- RIGOBERTA BANDINI: "Canciones de amor a ti"

7.- EÑAUT ELORRIETA: "Zutaz letrak idazteko"

8.- MERINA GRIS: "Eskutitza"

9.- DAVID GUETTA ETA BEBE REXHA: "I'm good (Blue)"

10.- DUPLA: "Kontraesanak"

 

Egin klik hemen zerrenda osoa ikusteko eta zure abesti gogokoenaren alde bozkatzeko.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean