Gaztea

SPOTIFY WRAPPED

Bad Bunny da Spotifyn gehien entzun den artista, hirugarren urtez

EFE | EITB MEDIA

Spotify Wrapped laburpenari esker jakin dugu aurten nor izan den gure artistarik entzunena, abestirik gogokoena eta gehien entzun dugun musika estiloa, baina, zer entzun da gehien mundu mailan?

  • Bad Bunny.

    Bad Bunny.

Asteazkenean publikatu zen Spotify Wrapped urteko musika laburpena, eta plataformako erabiltzaileek euren musika estilorik entzunena, artista gogokoena edota gehien entzun duten abestia zein izan den jakiteko aukera izan zuten.

Datu horiekin batera, plataformak mundu mailan gehien entzun dena argitaratu du, eta Bad Bunny izan da 2022an munduan gehien entzun den artista Spotify plataforman. Lehenengo postu hori hiru urtez jarraian lortu du.

Bigarrena Taylor Swift da, eta hirugarrena, Drake. Top 10ak ordena honetan jarraitu du: The Weekend, BTS, Ed Sheeran, Harry Styles, Justin Bieber, Kanye West eta Eminem.

Abestiei dagokienez, Harry Stylesen "As It Was" planetako faborito bihurtu da aurten, 1500 milioi erreprodukziorekin. Ondoren, Glass Animalsen "Heat Waves" eta The Kid Laroi eta Justin Bieberren "STAY" daude.

Honako hauek dira gehien entzun diren diskoak mundu mailan: Bad Bunnyren Un Verano Sin Ti, Harry Stylesen Harry's House eta Olivia Rodrigoren SOUR.

Estatu mailan ere, Bad Bunny izan da erreprodukzio gehien izan dituen musikaria. Ostean, Anuel AA, Duki, Myke Towers, Mora, Rosalía eta Feid kokatu dira. Gehien entzun den abestia, ostera, Bizarrap eta Quevedoren arteko "BZRP Music Sessions  #52" elkarlana izan da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Gaztea