12:04

Gaztea

ZULORA 02X06

Tradizioa traizionatzea hizpide, asteazkeneko “Zulora”n

EITB MEDIA

Eñaut Zubizarreta, Leire Vargas eta Lur Errekondo dira aste honetako gonbidatuak. Alor ezberdinetako tradizioaz, eta tradizio horiek apurtzeaz mintzatu dira “Zulora”n, Ane Zuazubiskarrek aurkeztutako bideo-podcastean.

  • Zulora 02x06.

    Zulora 02x06.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Tradizioa eta horrekiko traizioaz murgilduko da "Zulora" asteazken honetan. Horretarako, Ane Zuazubiskarrek hiru gonbidatu izango ditu: Eñaut Zubizarreta, Leire Vargas eta Lur Errekondo.

Gazteon bizkar gainean jartzen denean, pisu handiko hitza da tradizioa, eta batzuetan, tradizio hori traizionatu egiten dugu. Hala ere, traizio egitea ekarpenetan baliotsuena izan daiteke. Horrela berritu, zabaldu eta aberasten dira gure ohitura eta eremuak, modu batera edo bestera.

Horren inguruan mintzatu dira gonbidatuak eta saioko kolaboratzaileak. Ez galdu aste honetako "Zulora" atala, Gaztearen webgunean eta Youtube kanalean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean