16:05

Gaztea

URREZKO GLOBOAK

Taylor Swift, Rihanna eta Lady Gaga, abesti onenaren Urrezko Globoaren lehian

EITB MEDIA

Nazioarteko hiru artistek jaso duten izendapena aurtengo Urrezko Globoetan; Taylor Swiftek "Carolina" kantuarekin, Lady Gagak "Hold my hand"ekin eta Rihannak "Lift me up"ekin.

  • Taylor Swift, Rihanna eta Lady Gaga.

    Taylor Swift, Rihanna eta Lady Gaga.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Taylor Swiftek, Rihannak eta Lady Gagak aurtengo abesti onenaren Urrezko Globoa eskuratzeko izendapena lortu dute, eta beraz, mundu mailako artista garrantzitsuenetariko hiru, sari beragatik lehiatuko dira.

Barbadosekoak Black Panther: Wakanda Forever filmaren soinu-bandarako ateratako "Lift me up" abestiarekin lortu du izendapena. Taylor Swiftek, bestalde, "Carolina" kantua konposatu eta abestu du Where the Crawdads Sing filmerako, eta Lady Gagak "Hold my hand" kantua plazaratu du Top Gun: Maverick pelikularako.

Lady Gagak saria irabaziko balu, ez litzateke eszenatokira sari hori jasotzera igo den lehen aldia izango. Izan ere, 2020an abesti onenaren garaile izan zen A star is born filmarekin.

Taylor Swiftek ez du inoiz abesti onenaren Urrezko Globoa lortu, baina bai hiru izendapen (2013an, 2014ean eta 2020an).

Rihannak, aldiz, aurten jaso du lehenengo izendapena.

Hiru artista hauekin batera, Alexandre Desplat eta M.M. Keeravani lehiatuko dira, Pinocho eta RRR filmen soinu-bandagatik, hurrenez hurren.

Sariak urtarrilaren 10ean izango dira, Beverly Hillseko (Kalifornian) Hilton hotelean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean