Gaztea

KOLABORAZIOA

Despechá Remix atera dute Rosaliak eta Cardi Bk

EITB MEDIA

Cardi B Motomami fenomenora batu da "Despechá" abesti arrakastatsua Rosaliarekin batera kantatuz.

  • Despechá remix.

    Despechá remix.

Rosalia eta Cardi B artistek "Despechá Remix" atera dute egun batetik bestera, eta berehala asaldatu dituzte sare sozialak; batzuek elkarlana txalotu dute, baina Rosaliaren jarraitzaile askok, aldiz, uste dute abestiaren bertsio originala askoz hobea dela.

Abeslari katalanak asteazkenean iragarri zuen kantuaren remixa aterako zuela, baina ez zuen zehaztu norekin izango zen. Hala ere, konfirmaziorik behar ezean, Twitterren berehala zabaldu zen kolaboratzailea Cardi B izango zen zurrumurrua.

 

Ez da artistek batera lan egiten duen lehen aldia. Cardi Bren "WAP" abesti ospetsuan Rosaliak cameo bat egin zuen, eta bideokliparen segundu batzuetan gure Motomami ikusi ahal izan genuen.

Entzun hemen bi artisten arteko kolaborazioa.