10:45

Gaztea

BENIDORM FEST

Twin Melodyk euskaraz abestuko du Benidorm Festen

EITB MEDIA

Eurovisionera joateko festibala urtarrilaren 29an hasiko da, eta hautagaien artean, Twin Melody aurki dezakegu. “Sayonara” izeneko proposamenean, bikote ordiziarrak hitz batzuk euskaraz kantatuko ditu.

  • @twinmelody

    @twinmelody

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Atzo atera ziren Benidorm Festen izango diren kantuak, eta lehen aldiz entzun ahal izan genuen Twin Melodyren "Sayonara" abestia. Bikote ordiziarrak pop estiloko proposamena aurkeztu du Liverpoolen ospatuko den Eurovision festibalean parte hartzeko esperoan.

"Sayonara" kantuan gaztelaniaz kantatzen duten arren, errepikan euskaraz abestera animatu da bikotea, eta musikaren munduan behin eta berriz erabiltzen den atzerako kontaketa euskaraz egitea erabaki dute. Ingelesez eta frantsesez ere abesten dute kantuan zehar.

Urtarrilaren 29an hasiko da Benidorm Fest 2023, eta bertan ikusi ahal izango dugu Twin Melody zuzenean "Sayonara" abesten. Eurovisionera joateko lehian, Fusa Nocta, Blanca Paloma, Agoney eta beste artista askorekin egingo dute topo ordiziarrek.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean