Gaztea

AUDIENTZIAK

Astero 112.000 entzulek egiten duzue bat Gaztearekin, eskerrik asko!

EITB MEDIA

EITBko irratiak liderrak dira Euskadin. Argitaratu berri diren CIES ikerketaren azken datuen arabera, aurten, 472.000 lagunek egin dute bat EITBko irratiekin EAEn eta Nafarroan.

  • Gaztea.

    Gaztea.

112.000 lagunek Gaztearekin bat egiten dute astero, astelehenik ostiralera, aurreko urteen audientzien goranzko joera mantenduta, CIES ikerketaren arabera.

EITBko irratiek ere gora egin dute 2022an. Guztira 472.000 ikus-entzule lortu dituzte Euskadin eta Nafarroan, eta % 9,8 hazi dira aurreko neurtaldiarekin alderatuta.

EITBko irrati taldea liderra da Euskadin, eta euskaldunen lehen aukera da, hurrengo taldeak baino 30.000 entzule gehiagorekin.

Radio Euskadi EITB taldeko irrati liderra da, eta 178.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera. Radio Vitoriak ere bere audientziari eutsi dio, 23.000 entzulerekin.

Halaber, nabarmena izan da Euskadi Irratiko audientziak izan duen hazkundea; 135.000 entzule lortu ditu aste barnean.

EITB Musikak 24.000 entzule izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

EITB Taldea, milioi bat ikus-entzule baino gehiago

EITB Taldea Euskadiko komunikazio talde liderra da eta 1.048.000 ikus-entzule ditu astelehenetik ostiralera, telebistan eta irratian.

Telebistarik dagokionez, 576.000 ikus-entzule dituzte bataz beste, egunero, ETBko kateek.

CIES Azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du duela ia 40 urtetik, eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. Estudio General de Mediosekin (EGM) batera, irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.