Gaztea

GABONAK

Gabonetako kantuen ‘diva’ berriak al daude?

EITB MEDIA

Jakina da Mariah Carey dela gabonetako abestien erregina, baina, beste asko ere gabonetako abestiak argitaratzera animatu dira.

  • Mariah Carey. Argazkia: Apple TV.

    Mariah Carey. Argazkia: Apple TV.

Bihar etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi gure etxeetara, eta, nola ez, musika da momentu magiko hori girotzeko arduraduna.

Christmas Seasona girotzeko tresna aparta da musika, eta horregatik, gero eta artista gehiago animatzen dira gabonetako kantuak ateratzera.

Zalantzarik gabe Mariah Carey da gabonetako musikaren erregina. Nork ez du inoiz abestu bere "All I want for Christmas is you" abestia?

1994an argitaratutako kantua hit bat izaten jarraitzen du 28 urteren ondoren, alegia, munduko zerrenda nagusietan lehenengo postua lortzen du gabonak iritsi baino aste batzuk lehenago.

Fenomenoa ikusita, asken urteotan beste artista asko gabonetako abestiak plazaratzea animatu dira. Horren adibide da Ariana Grande eta bere "Santa tell me" kantu ospetsua. Grandek duela 8 urte publikatu zuen gabonetako kantua, baina, horren aurretik gabonetako bi EP atera zituen: Christmas Kisses 2013an eta Christmas & Chill 2015ean.

Lehenengoak gabon kantu mitikoen bertsioak batzen ditu, hala nola "Last Christmas" eta "Santa Baby". Bigarren EPan, ordea, gabonetako 6 kantu propio publikatu zituen.

Taylor Swiftek ere lotura handia du gabonekin. 2007an Sounds of the Season: The Taylor Swift Holiday Collection EPa atera zuen, gabonetako abestien coverrak eskainita. Dena den, bere Christmas abesti nagusia orain direla 3 urte heldu zen "Christmas Tree Farm" izenpean, bere haurtzaroa gogoratuta.

Abesteaz gain, gabon kantuak ere dantzatu daitezke. Hori argi frugatu zuen Mean Girls filmak "Jingle bell rock" abestiarekin.


Aipatu beharreko beste "izar" bat Leticia Sabater da. Aurkezleak urteko gabonetako abesti bat ateratzen du, eta, zalantzarik gabe, ez du inor epel uzten.

Eta zuretzat nor da "gabonetako printzesa"?