Gaztea

Jaialdiak

Bad Bunny eta BLACKPINK, Coachellako kartelburu?

B. F. | EITB Media

HITS Daily Double webguneak aurreratu du informazioa, konfirmazio ofizialik ez dagoen arren.

  • BLACKPINK

    BLACKPINK. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

HITS Daily Double webguneak argitaratu duenez, Bad Bunny eta BLACKPINK izango dira 2023ko Coachella jaialdiko kartelburu nagusiak. Informazio ofizialik ez dagoen arren, informazioa ontzat eman dute hainbat mediok, musikaren industriaren inguruko berri esklusiboen espediente luzea baitu aitatutako hedabideak.

Jaialdiak ez du iragarpenik egin oraindik, baina litekeena da —orain arteko ohiturari jarraituta bederen— egunotan kartel berriaren inguruko informazioa izatea.

Puerto Ricoko bakarlariaz eta K-Pop talde hego korearraz gain, Frack Ocean ere izango da aurtengo Coachellan. Iazko udaberrian iragarri zuten artistaren izena, 2020an bertan behera gelditu zen edizioan parte hartu behar baitzuen.

Aipatutakoez gain, HITS Daily Doubleren apustuen artean honako hauek irakurri ditugu: Justin Bieber, Drake, Olivia Rodrigo, blink-182, Travis Scott, Dua Lipa, SZA, Red Hot Chili Peppers, LCD Soundsystem eta Paramore.