11:47

Gaztea

Tendentziak

“Sorry, txiki, amaitu da”: Kai Nakairen bertsio biralaren arrakastaren gakoak

B. F. | EITB Media

Gasteiztar artistak Bizarrap eta Shakiraren kantaren bertsioa egin du, euskaraz. Originalarekin gertatu bezala, euskarazko coverra ere biral egin da ordu gutxian.

  • Kai Nakai

    Kai Nakai. TikTokeko profiletik ateratako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kai Nakai artista arabarrak Shakira eta Bizarrapen 53. sesioaren euskarazko bertsioa egin du. Ordu gutxiren bueltan, biral bihurtu da TikTok, Twitter eta Instagramen.

Artistak berak Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan azaldu duenez, abestiaren letrari ez ezik, Shakirak daraman estilismoari ere erreparatu dio. Hala, Kolonbiar musikariak daramatzan arropa eta makillaje antzekoarekin ikusi dugu Kai Nakai bere azken bideo biralean.

Ostiralean (urtarrilak 13) publikatu zuen bideoa, Shakira eta Bizarrapen sesioa atera eta ordu gutxira. Ordutik, 297.880 ikustaldi izan ditu Twitterren eta 11.700 atsegitetik gora TikToken.

Kai Nakairen "piquedrama"

Arestian aipatutako elkarrizketan azaldu duenez, Shakirarekin identifikatuta sentitzen da. Berari ere gertatu zaio antzerako zerbait eta, letra idazterako orduan, buruan norbait zuela kontatu die Euskadi Irratiko lankideei.

Sonatuena azken hau izan den arren, ez da gasteiztarrak egindako lehen bertsioa. Izan ere, hilabete darama nazioarteko eszenan arrakasta duten abestien euskarazko coverrak egiten. Besteak beste, Bad Bunnyren "Me porto bonito"eta Manuel Turizoren "La Bachata"ren bertsioak ikusgai daude aurretik aipatutako sare sozialetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean