12:10

Gaztea

San Sebastian eguna

DANBOBRAVA: herriak San Sebastian bezperaz behar duen Diana

B. F. | EITB Media

BRAVA artista donostiarrak “DANBOBRAVA” izeneko abestia plazaratu berri du, LA DIABLArekin elkarlanean.

  • 'Danbobrava'ren azala

    'Danbobrava'ren azala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irutxuloko Bandak jotako Sarrieguiren Dianaren bertsioa egin du BRAVA artistak, eta San Sebastian egun bezperan estreinatu. LA DIABLArekin egindako "DANBOBRAVA" elkarlanean (bigarren honek sampleatu du abestiaren zati instrumentala), Dianaren bertsio gaurkotu elektronikoa sortu dute.

Ofizialki gaur kaleratu duten arren, gutxi batzuek aurretik entzuteko aukera izan zuten Donostiako Aste Nagusian. Portuan kokatutako DJ setean, BRAVAk dianaren bertsioa erakutsi zuen estreinakoz.

Nor da BRAVA?

Sara Delgado musikari eta ekoizle donostiarra dago BRAVA (@untalasalsa) ezizenaren atzean. 2018tik darama musikaren munduan, eta 2021ean kaleratu zuen 'Una de BRAVA!' izeneko lehen EPa.

Lehen EP horrek klubetako ateak ireki zizkion eta ordutik ez da geratu. 2022a bere urtea izan da, besteak beste, Coachella, Bilbao BBK Live eta SONAR jaialdi entzutetsuetan egoteko aukera izan baitu.

Euskal Herrian, Chill Mafia, HOFE, Nimroyy eta Ben Yartekin ikusi izan dugu sarritan, haien kontzertu ostean publikoa dantzan jartzen.

Musikariaz gain diseinatzailea ere bada BRAVA. Goxoki izeneko markaren atzean, belarritakoak, txapelak eta kamisetak diseinatzen ditu artistak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean