Gaztea

Gaztea Sariak

‘Amore’, ‘Abuela maitea’, ‘Behe klasekoak’, ‘Ezer ez da berdina’ eta ‘Itzulera’, abesti onenera izendatuta

B. F. | EITB Media

Martxoaren 2an banatuko ditugu sariak, 19:30etik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

  • Gaztea Sariak 2023: Abesti onena

    Gaztea Sariak 2023: Abesti onena

Hasi gara 2023ko Gaztea sariak jasotzeko izendatuen zerrenda iragartzen.

Abesti onenaren kategorian, honakoak dira bost proposamenak: J Martinaren "Amore", ETSren "Abuela maitea", Olaia Inziarte eta Olatz Salvadorren "Behe klasekoak", Bulego eta Marenen "Ezer ez da berdina" eta ZETAK eta Erramun Martikorenaren "Itzulera".

Nola bozkatu

Otsailaren 13tik aurrera izango duzue gustuko artista berri onenaren aldeko botoa emateko aukera, Gaztearen webgunean.

Gaztea Sariak 2023

Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainiz.

Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.

Egun horretan Euskaldunara joateko modurik ez dutenek izango dute etxetik ikuskizunaz gozatzeko aukera, 2023ko Gaztea sariak emateko ekitaldia streaming bidez ikusi ahalko baita, Gaztearen YouTube kanalean. Gainera, irrati bidez jarraitzeko aukera ere izango da.