Gaztea
Gaztea Sariak
Gaztea
Otsailaren 22ra arte egongo da boza emateko aukera. Sarituek martxoaren 2an jasoko dituzte garaikurrak, Bilboko Euskaldunan egingo den sari banaketan.
Gaztea Sariak 2023
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Abian da 2023ko Gaztea Sarietako bozketa fasea. Otsailaren 22ra bitartean, 2022ko artista gustukoenaren aldeko aukera izango duzue Gaztearen webgunean.
Nola bozkatu
Gustuko artistaren aldeko botoa eman nahi baduzu, Gaztea Sarien webgune berezian sartu eta izena eman beharko duzu (aurretik inoiz eitb.eus-en bozkatu baduzu, erabiltzailea eta pasahitza sartzearekin nahikoa izango da).
Gero, kategoria bakoitzean nahi duzun artista, abesti, zuzeneko edo diskoren aldeko boza emateko aukera izango duzu.
Hautagaien zerrenda
Talde edo bakarlari onenaren kategorian, honakoak dira bost izendatuak: ETS, IZARO, ZETAK, Verde Prato eta Bulego.
Artista edo talde berri onenaren atalean, J Martina, Merina Gris, Olaia Inziarte, Bengo eta Txopet ditugu.
Disko onenaren kategorian, honakoak dira bost izendatuak: Zea Maysen Adore, Kemena, Kuraia, Olaia Inziarteren Lehengo lepotikan burua, Merina Grisen Zerua Orain, Willis Drummonden hala ere eta Vulken Vulk Ez Da.
Abesti onenaren saria jasotzeko izendatuak, ostera, J Martinaren "Amore", ETSren "Abuela maitea", Olaia Inziarte eta Olatz Salvadorren "Behe klasekoak", Bulego eta Marenen "Ezer ez da berdina" eta ZETAK eta Erramun Martikorenaren "Itzulera" dira.
Zuzeneko onenaren kategorian, hauek dira bost hautagaiak: Dupla, IZARO, Chill Mafia, Neomak eta Gatibu.
Alderdi bisualak ere izango ditu sarituak, bideoklip onenaren kategoriarekin: Zea Maysen 'Corazón de tango', Ezpalaken 'Kontran', HOFE X 4:40ren "Handia", Huntzaren "Odoletan" eta Olatz Salvadorren "Eraman nazazu".
Azkenik, zale gehien mugitzen dituen artistak ere sarituko ditugu fandom onenaren garaikurrarekin. Hauek gure proposamenak: Chill Mafia, Bulego, ETS, IZARO eta ZETAK.
Gaztea Sariak 2023
Martxoaren 2an izango da aurtengo gala, Bilboko Euskalduna Jauregiko Urban Hall espazioan. Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainiz.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
Egun horretan Euskaldunara joateko modurik ez dutenek izango dute etxetik ikuskizunaz gozatzeko aukera, 2023ko Gaztea sariak emateko ekitaldia streaming bidez ikusi ahalko baita, Gaztearen YouTube kanalean. Gainera, irrati bidez jarraitzeko aukera ere izango da.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.