Gaztea

Saio berezia

“Dida!” berezia, Tolosako inauterietatik zuzenean, ostegun honetan

B. F. | EITB Media

Ostegun gizena behar bezala ospatuko dugu Gaztean, festaren epizentrotik, 10:00etatik aurrera.

  • "Dida!"ko kideak

    "Dida!"ko kideak

Aurten ere, inauteria non, Gaztea han. Ostegun gizen egunez, Tolosara egingo dugu txangoa, 10:00etan hasita, "Dida!" saio bereziarekin.

Bertan izango dira Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Julen Telleria. Festa giroa bertatik bertara kontatzeaz gain, gonbidatuz lepo dator saio berezia.

Musikariei dagokienez, AyVee artista eta Mirua taldeko kideak izango ditugu gure set berezian.

Gainera, Garbiñe Biurrunek gidatutako epaiketa biziko dugu zuenean.

Saioa borobiltzeko, 2022ko protagonistetako bat izango dugu gurean: Leire Malkorra, Irulegiko Eskua topatu zuen tolosarra.

Bertara hurbiltzeko aukerarik ez duenak, irrati zein streaming bidez jarrai dezake saio berezia, Gaztearen YouTube kanalean.