Gaztea

Musika

Betagarrik bi kontzertu iragarri ditu, taldearen 30. urteurrena ospatzeko

B. F. | EITB Media

Lehena Gasteizeko Jimmy Jazzen izango da (abenduak 30) eta bigarrena Bilboko Kafe Antzokian (urtarrilak 13).

  • Betagarri

    Betagarri

2017ko uztailean eman zuen Betagarri talde arabarrak bere azken kontzertua, Hatortxu Rocken 20. edizioan. Sei urte igaro diren honetan, eta taldearen 30. urtemugaren aitzakian, bi kontzertu berezi iragarri dituzte.

Lehenengoa abenduaren 30ean egingo dute, Gasteizeko Jimmy Jazzen. Bigarrena, berriz, Bilboko Kafe Antzokian, 2024ko urtarrilaren 13an.

"Pasa da asko, falta da gutxi" lelopean, Euskal Herriko plazetan igarotako 24 urteak omenduko dituzte.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 20 euroren truke, hemen.