14:15

Gaztea

Sare sozialak

Asteburua sareetan: ezkontzak, ustezko haurdunaldiak eta Eurovision

B. F. | EITB Media

Julen Hernandez eta Joaquín Reixa eduki sortzaileeen ezkontza Donostian, Dulceidaren ustezko haurdunaldia eta Eurovisionen inguruko memeek bete dituzte gure sareetako feedak.

  • Julen Hernandez eta Joaquín Reixa

    Julen Hernandez eta Joaquín Reixa. Argazkia: @ochoeme

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Agenda beteta baina eguraldi eskasarekin igaro da asteburua. Euriak gure aste bukaerako denbora pasa gustukoenerako, sofan eseri eta Instagramen orduak pasatzea, giro ezin hobea utzi digu.

Dudarik gabe, asteburuko ekitaldia Julen Hernandez (@holajulen) eta Joaquín Reixa eduki sortzaileen ezkontza izan da. Festa bukatuta, Julenekin hitz egiteko aukera izan dugu Gaztean.

"Dena 43 egunetan prestatu genuen. Hasiera batean ezkontza pribatua izan behar zuen, gurasoekin eta testiguekin, maiatzaren 18an. Baina familiako batengatik data aldatu behar izan genuen, eta azken orduan familia eta lagunak gonbidatu eta ospakizuna egitea erabaki genuen", azaldu digu Julen Hernandezek.

"Hasieran firma legal xumea zena oso ospakizun berezia izan zen azkenean. Egia da ezkontzak bizitzako egun politenetakoak direla. Pasada bat. Gure lagun guztiak leku berdinean sartu genituen eta hori berriro errepikatzea oso zaila da. Orain izugarrizko aje emozionalarekin gaude", aitortu du protagonistak.

Donostiako udaletxean egin zuten ospakizunaren lehen zatia, Julenen aitaren eta ezkongaien diskurtso hunkigarriek markatutako zeremonian. Bertan, biak zuriz jantzita ikusi genituen, Juan Vidal (Joaquinena) eta Jairo Villada (Julenena) diseinatzaileen diseinu ikusgarriekin. Behin ezkonduta, dantzariek (lagunak eta sendiak tarteko) agurra dantzatu zieten, Alderdi Eder Parkean eguneko lehen euri tantak jausten ziren bitartean.

Bazkalostean, Itxas Biden ekin zioten jaiari. Mario Marzo aktore eta podcasterrak gidatutako zeremonian, bikotearen lagun eta lankideek hartu zuten hitza. Jana, edana, musika eta tatuatzailerik ere ez zen falta izan, bi protagonisten Instagram profiletan ikusi dugunez.

#Dulcealba-ren itzulera eta haurdunaldiaren zurrumurrua

Dulceida eta Alba Paul kataluniar influencerrek euren harremanari aukera berri bat eman diotela jakin eta bi astetara, lehenengoaren haurdunaldiaren inguruko zurrumurruak sortu dira sare sozialetan.

TikToken biral bilakatu den bideo batean, @jueliassola erabiltzaileak Dulceida umedun egon daitekeela dio, azken orduetan influencerraren sareetan ikusitako hainbat frogari erreferentzia eginez.

Gaur goizean, Dulceidak orain arteko isilunea eten eta albistea faltsua dela esan du bere Instagramen. "Etorkizunean ama izan nahiko genuke, baina gertatzen denean guk geuk kontatuko dugu", azaldu du influencerrak.

Eurovisionen biharamuna

Urtero lez, Eurovisionen finalak sare sozialak harrotu ditu.

Informazio, eztabaida eta meme gaindositik zerbait azpimarratu beharko bagenuke, Loreen irabazlearen eta Eurovisioneko fandomaren inguruko memeekin geratuko gara.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean