Gaztea
Joko Olinpikoak
Billie Eilish, Snoop Dog eta Red Hot Chili Peppers, Joko Olinpikoen itxieran
B. F. | EITB Media
Abuztuaren 11n izango da klausura gala, Parisen. Musikariak, ostera, Los Angelesen izango dira “aurretik grabatutako eta zuzeneko ikuskizunez jositako” show batean.
-
Billie Eilish
Abuztuaren 11n bukatuko dira Pariseko Joko Olinpikoak, itxiera ekitaldi ikusgarriarekin. Musika egitarauari dagokionez, Billie Eilish, Snoop Dog eta Red Hot Chilly Peppers artistek joko dute, Varietyk argitaratutako informazioaren arabera.
Los Angelesen joko dute aipatutako artistek, "aurretik grabatutako eta zuzeneko ikuskizunez jositako" ikuskizunaren baitan.
Itxiera galaren helburuetako bat Paris eta Los Angelesen arteko lotura egitea izango, bertan izango baitira 2028ko olinpiadak.
Konfirmazio ofizialik ez dagoen arren, Parisen bertan beste hainbat musikari ikusteko aukera izango dugula diote hainbat komunikabidek. Hipotesien artean, Phoenix eta Air banda frantsesen izenek daude.