Gaztea
Internet
Olinpiar Jokoak, meme bidez: Sena ibaia, ezusteko garaipenak eta ospakizun bitxiak
B. F. | EITB Media
Parisen bildu diren kirolarien bideo biralek uda alaitu digute. Eskrimatik hasita arku-tiroraino, diziplina guztiek utzi dituzte irudi ikusgarriak.
-
Kim Yeji Hego Koreako tiratzailea
Uztailaren 23an piztu zuten 2024ko Olinpiar Jokoen suontzia Parisen. Ordutik, garaipen eta porroten gainetik, txapelketak utzitako momentu biralekin txundituta gaude Gaztean. Horregatik, olinpiar jokoek utzitako meme eta bideo biral onenen zerrenda osatu dugu.
Kim Yeji, Hego Korear tiratzailea
Kirolariaren estiloak, arropak, jarrerak eta tiro egiteko erak sare sozialak erotu ditu. Internet konkistatzeaz gain, errekorra hautsi du 25 metroko modalitatean, eta urrea eskuratu.
The most "Main Character Energy" I've ever seen in my life.pic.twitter.com/ExuXVxB3VB
— Del Walker ¿¿ (@TheCartelDel) July 30, 2024
Diziplina berean, bigarren protagonista bat izan dugu: Yusuf Dikec turkiarra. Kim Yejirekin alderatuta, erdi biluzik atera da txapelketara. Inongo osagarri edo betaurreko berezirik gabe lortu du urrea. Gerora jakin denez, taldekide duen Sevval Ilayda Tarhan kirolariak ere modu berean egiten du tiro (betaurrekorik gabe eta eskua patrikan gordeta), baina emakumearen estiloak ez du inoren arreta piztu.
A new character in Olympics shooting has been unlocked...
— BBC Sport (@BBCSport) August 1, 2024
First we had South Korea's Kim Yeji, now meet Turkish Olympic shooter Yusuf Dikec.
No special lenses, no ear defenders, just a hand in the pocket.#BBCOlympics #Paris2024 #Olympics pic.twitter.com/d8J90nOlIK
Yaqin Zhou, bideo biral samurrena
Gimnasia artistikoan zilarrezko domina eskuratu ostean, podiumean posatzeko ordua iritsi zitzaion txinatar kirolariari. Hasieran, irribarretsu agertu zen, domina esku artean zuela. Urrezko eta brontzezko garaikurrak irabazi zuten kideek, ordea, medailari hozka egiteko keinu ospetsua egin zuten. Ingurura begiratu eta gertatzen ari zena guztiz ulertu gabe, Yaqin Zhouk ere dominari hozka egiteko hautua egin zuen.
Zhou Yaqin has to be the cutest Olympic medallist so far. ¿¿ pic.twitter.com/X9PWEManio
— Amit Shah (Parody) (@Motabhai012) August 8, 2024
Sena ibaian bainatu aurretik/ostean
Uretako kiroletan, Parisko Sena ibaiaz baliatu dira hainbat txapelketetarako. Berria ezagutu bezain pronto, olinpiadazaleak eta sareetako erabiltzaileak kezkatuta agertu ziren ibaian dagoen zikinkeriagatik.
Olinpiar Jokoetako antolatzaileek uraren kalitatea egokia dela argitaratu duten arren, Sena ibaian lehiatu diren hainbat kirolari gaixotu egin dira, denak hesteetako infekzioak jota.
Antes de nadar en el Sena // Después de nadar en el Sena#Paris2024 #ParísRTVE1a pic.twitter.com/h6pRg8JpY6
— ¿¿ (@ElSiesoDeTuiter) August 1, 2024
David Katoatau, dantza bat baino askoz gehiago
Kiribati herrialdeko ordezkaria da David Katoatau haltera. Biral bilakatu da aurtengo olinpiar jokoetan, pisua altxatzean kale egiten duen arren dantza bitxi batekin ospatzen baitu.
Gerora jakin dugunez, dantza hori erakusten duen bideoa ez da Pariko 2024ko Olinpiar Jokoetakoa, Rioko 2016koetakoa baizik. Gainera, dantzaren atzean mezu bat dagoela jakin dugu: Kiribati herria eta honen beharrak ezagutaraztea.
Ahora que Kiribati¿¿ ha conseguido el primer diploma olímpico de su historia gracias al haltera Kaimauri Erati, es momento de volver a dar voz al kiribatiano más famoso hasta ahora
— Víctor Romero (@Futbolconkarma) August 8, 2024
¿¿¿¿¿¿El baile viral de David Katoatau que esconde una dura protesta#Olympics pic.twitter.com/WATnyYZ9u7