Gaztea
Musika
Bele, Iseo & Dodosound, La Txama, Queralt Lahoz eta Ganibet, irailaren 19tik, 22ra, Atlantikaldian
B. F. | EiTB Media
Errenteriak ateak irekiko dizkio zuzeneko musikari, beste urte batez, Atlantikaldia jaialdiaren baitan. Kontzertuez gain, tailerrak, bisita gidatuak, dantza, sukaldaritza eta hitzaldiez gozatzeko aukera izango da.
-
Atlantikaldiaren kartela
Irailaren 19tik 22ra bitartean, Errenteriak Atlantikladia kultur topagune eta musika jaialdia hartuko du.
Bele, Iseo & Dodosound, La Txama, Queralt Lahoz, Safu, Maddi Oihenart, Azul Ferreira, Akaleia, Bichos Raros, Ganibet eta beste hainbat artista zuzenean ikusteko aukera emateaz gain, kultur programazio oparoa aurkeztu du jaialdiak.
Izan ere, bisita gidatuak, hitzaldiak, kirolak, dantzak eta gastronomiak paper garrantzitsua izango dute festibalak iraun bitartean. Ekintza hauek guztiak lau gunetan banatuko dira: Itsasargi Nagusia, Herriko Plaza, Herrixka eta Kalekaia.
Zuzeneko guztiak doakoak izango dira. Bestelako ekitaldien berri izan nahi baduzu, sartu hemen.
Kontzertuak, guneka
Irailak 19, osteguna
Itsasargi Nagusia
20:00 Cocanha, Julen Archiary eta Maddi Oihenart
Herriko Plaza
19:00 Bertso saio interkulturala
21:30 Bele
Herrixka
20:00 DJ Reimy
Irailak 20, ostirala
Itsasargi Nagusia
20:00 Francisco El Hombre (+La Furia)
23:00 Queralt Lahoz (+Safu)
Herriko Plaza
17:00 The Donkey Riders
19:00 Esanezin
21:30 Azul Ferreira
Herrixka
20:30 Ane Martija
22:30 Kbless DJ Set
Kalekaia
18:00 Akaleia
20:00 Ganibet
22:00 Safu
00:00 Bichos Raros
Irailak 21, larunbata
Itsasargi Nagusia
20:00 Morgane Ji
23:00 Iseo & Dodosound
Herriko Plaza
13:00 Celtic Tides (+Errenteriako Musika Banda)
19:00 La Otra (+Emakumeen Etxeko kantu taldea)
21:30 Elh Malick
Herrixka
20:30 Samba Badago
22:00 High Alai DJ Set
Kalekai
18:00 RIG3L
20:00 Sotoalde
22:00 La Txama
00:00 Lamia Mari
Irailak 22, igandea
Herrixka
13:00: DJ Katanga