Gaztea
Durangoko Azoka
Durangoko Azoka, egitaraua osatzeko proposamen bila
B. F. | EITB Media
Sortzaileek irailaren 16tik urriaren 7ra bitarteko epea dute proposamenak aurkezteko. Ahotseneak izen emateko sistema aldatu du aurten: proposamenak heltzeko ordena ez da arau izango eta epe barruan aurkeztutako eskari guztiak baloratuko ditu antolakuntzak.
-
Ahotsenea, 2022ko Durangoko Azokan. Argazkia: Durangoko Azoka
Durangoko Azokak ireki du sortzaileen proposamenak jasotzeko epea. Irailaren 16tik urriaren 7ra bitartean, argitaletxe, diskoetxe eta artisten eskariak bilduko dituzte.
Proposamena bidaltzeko, webgune honetan sartu eta erregistratu "izen-emateak" atalean.
Urtero lez, euskarazko ekoizpenak plazaratzeko balioko du egitarauak. Ahotsenean, 2024an argitaratutako liburu eta diskoek izango dute lekua; Irudienean, aurtengo ikus-entzunezkoek; Kabian, teknologia berriek; Saguganbaran, haurrei zuzendutako literatura eta musikak; Szenatokian, dantza eta antzezlan laburrek; Talaian, literaturaz aparteko lanek, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak.
#59DA IZEN EMATEEN DATAK!!!
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) September 12, 2024
- Sortzaileek egitaraurako aurkezpen proposamenak egiteko aukera
- Ikasle goizeko tailerrak
- Zu Non, Han DA! Liburu saltokien ekimena
IRAILAREN 16tik - URRIAREN 7ra (3 aste)
Data horietatik kanpo, ezin izango da izenik eman. pic.twitter.com/jQXmIn9Crx
Aldaketa Ahotsenean
Ahotsenearen kasuan, orain arteko prozesua moldatzea erabaki dute antolatzaileek. Izan ere, proposamenak heltzeko ordena ez da arau izango, eta epe barruan aurkeztutako eskari guztiak izango dira kontuan.
Gero, antolatzaileek aukeratuko dituzte Durangon abenduaren 5etik 8ra ikusiko ditugun aurkezpenak.