Gaztea

Agurra

Chill Mafiak jotzeari utziko dio

B. F. | EITB Media

“Agur eta ohore x allá va la despedida” izeneko mixtapearen kaleratzearen ondotik utziko dituzte oholtzak. Publikoaz ere agurtuko dira, azken bira batean.

  • Chill Mafia

    Chill Mafia. Argazkia: Arriguri

Chill Mafiak jotzeari utziko diola iragarri du gaur goizean, esklusiban, "Dida!"n. Taldeko Sara Goxua eta Flakok eman digute albistea, zuzenean.

Duela hiru urte ezagutu genuen Chill Mafia, Xabier Leteren "Gazte arruntaren koplak"en bertsio iraultzailearekin. Ibilbide labur baina oparoan, nafar kolektiboaren ekarpena mugarria izan da euskal musikaren eszena garaikidean.

Mixtape berria

Despedidarako, baina, ez datoz esku hutsik. Izan ere, "Agur eta ohore x allá va la despedida" izeneko bederatzi kantako mixtapea kaleratu dute.

Bilduman, Gontzal Mendibilen "Merezi ote" abestiaren bertsio bat, Brigada Criminalen "Ídolo caído"ren beste bat, Nerve Agent taldearen kolaborazioa eta aurretik plazaratutako "Puta Ripagaña" eta Mus Corrido" singleak aurkituko ditugu, besteak beste.

Azken bira

Taldea fisikoki agurtzeko aukera ere izango dute zaleek, Euskal Herrian zein gure mugetatik kanpo, 'Agur eta ohore' izeneko biran.

Dagoeneko, Gasteiz (Jimmy Jazz, urriak 31), Logroño (La Fundición, azaroak 1), Errenteria (Lekuona, azaroak 11), Iruñea (Zentral, abenduak 25), Bilbo (Kafe Antzokia, urtarrilak 3), Madril (La Riviera, otsailak 26) eta Bartzelonako (datarik gabe) datak iragarri dituzte.