Gaztea
Agurra
Gatibuk agur esango digu, 25 urte eta gero
B. F. | EITB Media
Bizkaitar taldea azken aldiz ikusteko aukera izango da, Barakaldoko BEC!-en egingo duten kontzertu erraldoi batean. Taldekideek agurraren inguruko xehetasun guztiak kontatuko dizkigute, ostegun goizean, "Dida!"n.
-
Alex Sardui, Gatibu taldeko abeslaria
Gatibuk jotzeari utziko diola iragarri du gaur arratsaldean, ETB1eko Biba Zuek! saioan.
25 urteko ibilbide oparoaren ondoren, banda bizkaitarrak betiko esango dio agur publikoari, BEC!en 2025eko abenduaren 13an egingo duen kontzertu erraldoian.
Sarrerak irailaren 23an jarriko dituzte salgai , gatibu.eus webgunean, 08:00etan.
Despedidaren inguruko xehetasun guztiak ostegun honetan emango dizkigute Alex Sardui, Haimar Arejita eta Gaizka Salazar taldekideek, 8:30etik aurrera, Dida!-n.