Gaztea

El Conquis

Gazteako ikus-entzuleek aukeratuko duzue “El Conquis"eko lehiakideetako bat

Gaztea | EITB Media

Neguan abiatuko du ETB2ko lehiaketak bere 21. edizioa. Aurretik, Gazteak proposatutako hiru hautagaien artean gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue.

  • "El Conquis"eko lehiakideak, proba batean

    "El Conquis"eko lehiakideak, proba batean

Badator "El Conquis"en 21. edizioa eta iritsi da lehiakideak ezagutzen hasteko unea. Castinga itxita, Gazteako ikus-entzuleek erabakiko duzue lehiaketan parte hartuko duen kideetako bat, gure webguneko bozketan.

Datorren astean emango ditugu ezagutzera datorren ediziorako aukeratutako hiru hautagaiak, Gaztearen webgunean eta sareetan. Gainera, "GU" saiora gonbidatuko ditugu, "El Conquis"en parte hartzeko hautagaitzak aurkezteko.

Astebetez luzatuko da bozketa, eta Gaztearen webgunean erregistratuta dagoen edonork izango botoa emateko aukera.

Urriaren 7ko astean jakinaraziko dugu bozketaren irabazlea, bai publikoari baita aukeratuari ere; zuzenean deituko diogu arratsaldeko saioan, 21. "El Conquis"eko lehiakide ofiziala dela iragartzeko.

Saioko bi jarraitzaile, abenturan

Nobedadez josita dator ETBko lehiaketaren edizio berria. Izan ere, saioko bi jarraitzaileek saioaren grabaketara joateko aukera izango dute aurten.

"El Conquis"en webgunean izena eman eta zozketa bidez aukeratuko dira bi irabazleak.

Gero, saioko lantalde teknikoarekin egun batzuk pasatu eta "El Conquis"en jokoak probatzeko aukera izango dute.