Gaztea
Conquis Gaztea
Gaur ezagutuko dugu “El Conquis”en Gazteako lehiakidea
Gaztea | EITB Media
17:00etan izango da, “GU” saioan, zuzenean. Aukeratuak ere orduan izango du erabakiaren berri.
-
Aurtengo hiru hautagaiak
Aurten ere, Gazteako ikus-entzuleek erabaki duzue "El Conquis"en parte hartuko duen lehiakideetako baten izena. Astebeteko bozketaren ostean, gaur arratsaldean jakingo dugu hiru hautagaietatik zein bidaliko dugun abenturara.
17:00etan emango dugu berria, "GU" saioan. Aukeratuari ere orduan esango diogu, zuzenean.
Aurtengo hautagaiak
Aratz Lakuntza donostiarra, Xabier Malatsetxeberria elorriotarra eta Leyre Santos gasteiztarra izan dira aurtengo Gazteako hiru hautagaiak.
Kirolari sutsuak izateaz gain, "El Conquis"en abenturan parte hartzeko dohain nahiko dutela frogatu dute, iragan astean egindako elkarrizketetan.