14:45

Gaztea

Martxoaren 14tik 24ra

"Eman euskara elkarri" lelopean, Andoaindik abiatuko da Korrika 18

L.Z.

Erredakzioa

Martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24an Baionan bukatuko da Korrikaren 18. edizioa.

  • Korrika 17

    Korrika 17

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Korrikaren 18. edizioa aurkeztu dute gaur Bilbon, eta Unesco Etxean egin duten prentsaurrekoan antolatzaileek iragarri dutenez, martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da Korrika. Hamaika egun geroago, Baionan bukatuko da AEK-k antolatutako euskararen aldeko lasterketa.

"Eman euskara elkarri" lelopean Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrika 18k. "Euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako", euskararen aldeko korrikaldia egingo dute euskaltzaleok 2013ko martxoan.

Korrika 18k eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi izan dituzte, "ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direla" argi utziz. Era berean, hizkuntza eta kultura bizien arteko bizikidetzan euskara elkarbizitzarako gakoa dela aldarrikatuko dute.

Hile amaieran emango dute ezagutzera zein den Korrikak herriz herri eta egunik eguneko egingo duen ibilbide zehatza. Korrikazale guztiek haren webgunean izango dute informazio guztia.

Korrikaren 18. edizioa aurkeztu dute gaur Bilbon, eta Unesco Etxean egin duten prentsaurrekoan antolatzaileek iragarri dutenez, martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da Korrika. Hamaika egun geroago, Baionan bukatuko da AEK-k antolatutako euskararen aldeko lasterketa."Eman euskara elkarri" lelopean Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrika 18k. "Euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako", euskararen aldeko korrikaldia egingo dute euskaltzaleok 2013ko martxoan.Korrika 18k eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi izan dituzte, "ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direla" argi utziz. Era berean, hizkuntza eta kultura bizien arteko bizikidetzan euskara elkarbizitzarako gakoa dela aldarrikatuko dute.Hile amaieran emango dute ezagutzera zein den Korrikak herriz herri eta egunik eguneko egingo duen ibilbide zehatza. Korrikazale guztiek haren webgunean izango dute informazio guztia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Korrika 2024

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean