IN&OUT

Moda

Zer da 'sport chic' joera?

I.U.

Azkenaldian oso modan jartzen ari den estilo berriari buruz hitz egin digu Maite Eskarmendik.

  • Dida Gaztea

    Dida Gaztea. Sport chic joera.

Asteartero bezala, Maite Eskarmendi gure moda adituaren bisita izan dugu estudioan. Gaur egun, oso modan jartzen ari den joera izan dugu hizpide. ‘Sport chic’ tendentzia zer den azaldu digu eta hainbat adibide eman dizkigu. Kirola egiteko arropa du ardatz estilo horrek, baina ukitu apainarekin. Azken finean, erosotasuna eta dotoretasuna uztartzen ditu.

Diseinatzaile handienak bat egiten ari dira estilo berezi horrekin: Stella McCartney eta Ralph Laurent, esaterako. Hasieran, mutilek ipini zuten modan, baina gaur egun, adibide asko aipa daitezke neska ospetsuen artean ere, Kate Moss eta Sara Carbonero kazetaria, adibidez.