B Aldea
Asteko egitaraua
Izar & Star zikloari irekiko diote leihoa, gaurko 'B aldea' saioan
L.Z. | eitb.eus
Bihar, berriz, Bassmatik abesti berri bat estreinatuko du, zuzenean.
Dagoeneko itxi dute datorren asteko egitaraua Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.
Astelehenean, Bonberenea Txarangakoak izan ziren estudioan, Bihar ez da gaur diskoa aurkezten.
Atzo, berriz, Dock of the Bay jaialdia hartu zuten hizpide.
Gaur, Izar & Star zikloari eutsita emango dute saioko ordubetea. Hain zuzen, bi kontu eramango dituzte mahai gainera: Joseba B. Lenoirrek eta Napoka Iriak eskainitako emanaldia, batetik, eta urtarrilean Mursegok Gloria Fuertes idazlea omenduz emango duen kontzertua, bestetik. Horretarako, gonbidatu bereziak izango dituzte: Maite Arroitajauregi eta Napoka Iria taldeko Ander Mujika.
Bukatzeko, Bassmatik 'B aldea' saiorako propio egindako abesti berri bat estreinatuko dute ostegunean.
Ohi bezala, 21:00etatik 22:00etara izango dira Xabi eta Ainhoa mikrofonoaren bestaldean.