B Aldea
Egitaraua
Wilhelm taldearen banaketa hartuko dute hizpide 'B aldea' saioan
L.Z. | eitb.eus
Bihar, Bassmatik kantu berri bat aurkeztuko du.
Dagoeneko aste bukatzen dabil 'B aldea'. Astelehenean Moskuko urrea liburuaren egilearekin egon ziren Ainhoa eta Xabi. Solasaldi horretan, Irungo kultur mugimenduen gainean aritu ziren Juanma Sarasolarekin.
Atzo, berriz, Grises taldekoen bisita jaso zuten estudioan. Donostiako Dabadaba aretoan eskainiko duten kontzertua aitzakiatzat hartuta, Miramondik igaroko dira azken hilabeetako ibilbidearen berri emateko. Halaber, IMAS sarietarako jasotako izendapenari buruz hitz egin zuten.
Gaurko ere plan polita dute. Wilhelm taldearen banaketaren harira, Guille gonbidatuko dute, erabakiaren arrazoiak zuzenean argitzeko.
Bukatzeko, bihar Bassmatik kantu berri bat aurkeztuko du 'B aldea'n.