X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Ikasturte berria

Julen Idigorasek gidatuko du 'B aldea' saioa, gaurtik aurrera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

21:00etatik 22:00etara, nazioarteko zein Euskal Herriko taldeen kantuekin jantziko dira entzuleen etxeak, astelehenetik ostiralera.

Ikasturte berriarekin batera, aldaketak izan ditu Gaztea Irratiaren programazioak. Dakizuenez, 'Dida' saioko lantaldeak aurpegi berriak estreinatu ditu irailean, eta Joseina Etxeberria eta Ibon Fernandez arratsaldeetako izar bihurtu dira orain, 'Gaztea Box' saioari esker.

Horiek, ordea, ez dira uda ostean Gaztea Irratiak izandako aldaketa bakarrak. 'B aldea'k, adibidez, aurkezle berria izango du gaurtik aurrera. Julen Idigorasek hartu du, hain zuzen, Xabier Doncelen eta Ainhoa Urretabizkaiaren lekukoa.

Hala, astelehenetik ostiralera, 21:00etan hasita, nazioarteko zein Euskal Herriko musikari egingo dio lekua Idigorasek, kantu eta disko berrienei berebiziko garrantzia emanez.

Horrenbestez, irratian hain sarritan entzuten ez diren bestelako abestiak iritsiko dira entzuleen etxeetara, 'B aldea' saioaren eskutik.